miércoles, 9 de junio de 2010

Irteera Zuhatzara


Haurten, Lezo Institutuko 1. mailako ikasleak, ikasturte amaierako bidaian Zuhatzara joango dira ekainaren 9,10 eta 11 ean.

Zuhatza Araban dagoen isla bat da,hiriburutik gorago. Bertan etxolak daude lo egiteko bi hamabi pertsonakoak bat hamairu pertsonakoa, beste bat hamalau pertsonakoa eta beste bat sei pertsonakoa irakasleentzako. Zuhatza pantano batez inguraturik dago, eta bertara sartzeko, txalupa batean sartu behar gara.

Bertan uretako hainbat kirol praktikatuko ditugu, hauek dira batzuk: Win surf-a, Pedaloa, piragua....Derrigorrezkoa da ekintza guztietan parte hartzea. :)

Hemendik hara, ordu bat eta erdi gutxi gora behera dago autobusez, etasa hemendik hiruretan aterako garenez, hara, lau terdietarako edo iritsiko gara. Handik hona itzultzeko ere, hiruretan aterako gara eta lau terdietarako gutxi gora behera emen izango gara.


martes, 1 de junio de 2010

Kremazko Tarta


Kremazko tarta bat egiteko osagai hauek behar ditugu:

-Gurina

-Arrautza

-Jogurra

-Azukrea

-Irina

-Legamia

-Bainilla

-Kakauezko fideoak

-Esnea

Tarta goxo bat egiteko, pauso hauek jarraitu behar dituzu:

-Lehenengo tartaren moldea hautatu eta gurina eman tarta labean sartzean itsatsia ez egratzeko.

-Ondoren ontzi batean lau arrautz bota eta nahasten duzun bitartean, 1/2 litro esne bota eta nahastu.

-Gero, 3 jogur pote irinez bete eta bota eta dena nahastu, eta pote hoiez baliatuz, eta beste bat hartuz, 4 jogur pote azukre bota.

-Hori egin eta gero, 4 jogur bota eta dena nahastu, eta nahastu ondoren, sobre bat legami bota gero tartak bolumena hartzeko.

-Azkenik, labean sartu eta hiru ordu laurden or eduki.

-Hori egiten duzun bitartean, krema egin, 1/2 litro esne ontzi batera bota eta nata montatuarekin nahastu eta egosten utzi.

-Ondoren tarta labetik atera eta erditik ireki.

-Ireki ondoren ozten utzi eta egindako krema ezarri barruan. Gainetik ere krema bota.

-Azkenik nai adina txokolatezko fideo bota tartaren gainera, ozten utzi eta...jateko prest!!!